SALTZAILEENTZAKO ZERBITZUAK
EROSLE KARTERA
194.107 erosle ditugu erregistraturik gure sistema informatikoetan Espainia osoan. Zure etxebizitzaren salmenta gure esku jartzean, sistemak alerta bat bidaliko die zurea bezalako etxebizitzarengatik galdetu zuten guztiei, eta salmentarako aukerak berehala sortuko dira. Salmenta ohiko higiezin agentzia bati agintzen badiozu, publizitatea eman eta "etorkizunean" erosle bat heldu arte itxaron beharkod uzu. Guk dagoeneko badugu erosle hori!!!
ESKUDIRUTAN
Sistemak zurea bezalako etxebizitzarengatik galdetu zuten guztien zerrenda egingo du, erosketa potentzialaren eta etxebizitza erosteko aurreztuta duten diruaren arabera ordenatuta. Lan egiteko modu hori da azken 12 hilabeteetan saldutako 6.314 etxebizitzen %55 esku-dirutan, berehala ordainduta egin izanaren arrazoia, higiezinen beste merkaturatzaile batzuetan aurkituko duzun finantza sistemaren mendekotasuna erabat baztertuz.
ERREALITATE BIRTUALA
Bezero batekin zure etxera goazenean erosteko joango gara, Bisita Birtualean etxebizitza gustatu zaiolako. Ikerketa fase sakona egiten diegu, zer behar duten jakiteko, interesatu ahal zaizkien etxebizitzak aukeratzen ditugu eta gure errealitate birtualeko teknologia esklusiboarekin erakusten diegu. RV betaurrekoak jartzean, bezeroa etxebizitza barrura doa, eta burua mugituz noranzko guztietara begira dezake, etxe barruan egongo balitz bezala.
BALORAZIOA
Merkatuko balioaren gainetik dagoen prezioa jartzeagatik denbora galtzea, ia prezio horren azpitik jartzeagatik dirua galtzea bezain txarra da. Salmentaren kudeaketaz arduratzean, zure etxebizitzaren doako balorazioa jarriko dugu zure esku, azken sei hilabeteetan saldutako 3.538 etxebizitzek ematen dizkiguten datu errealak erabiliz egindakoa.
BISITEN TXOSTENAK
Bezero batekin zure etxebizitzara egiten dugun bisita bakoitzaren ondoren, gure sistema informatikoak bisita horren emaitza jasotzen duen txosten osoa bidaliko dizu zure telefono mugikorrera eta helbide elektronikora. Horrela, une oro erabat informatuta egongo zara eta bezeroek zure eskaintzari buruz duten iritzia ezagutuko duzu.
SALMENTEN TXOSTENAK
Aldian behin, zure etxebizitzaren salmentari buruzko kudeaketa lanak nola doazen azaltzen duen txosten zehatza jasoko duzu zure helbide elektronikoan, zenbat denbora daraman salgai, zenbat bezerok deitu duten etxebizitza horrengatik galdetuz, zenbat bider ikusi den gure webgunean, zenbat aldiz bisitatu dugun bezeroekin, bakoitzak etxebizitzari buruz eman duen iritzia, prezioaren desbideraketa merkatuarekin alderatuz, etab. Informazio horrekin guztiarekin, une bakoitzean erabaki hoberena hartu ahal izango duzu.
IZAPIDETZEAK
Eroslea aurkitu ondoren, salmenta osatzeko beharrezkoak diren administrazio izapide guztiez arduratuko gara, eskriturak prestatzea, beharrezkoa bada eroslearentzako finantzaketa bilatzea, kargak altxatzea, egonez gero, etab. eta guztia ere, urtean milaka etxebizitza saltzeak ematen digun erabateko bermearekin eta profesionaltasunarekin.